Kunlun mendiak
Kunlun mendiak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Liushi Shan (en) |
Garaiera | 7.167 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 3.000 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°N 84°E / 36°N 84°E |
Honen parte da | Alpetar gerrikoa |
Geologia | |
Garaia | Karbonifero |
Kunlun mendiak[1] (txinera tradizionalez: 崑崙山; txinera sinplifikatuz: 昆仑山; pinyinez: Kūnlún Shān) Asiako mendilerrorik luzeenetariko bat da, 3.000 km baino gehiago dituena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txinako mendebaldeko mugatik gertu dago, hegoalderantzako bidean, pamir mendien ondoan, gero ekialderantz jotzen Tibet iparraldeko mugara arte. Tarim arroaren hegoaldean dago, Taklamakan eta Gobi basamortuetaraino. Mendilerroak 6.000 metro baino altuagoak diren 200 mendigainak ditu. Mendirik altuenak Kongur Tagh (7.719 m.), Dingbei (7,625 m.) eta Muztagh Ata (7.546 m.) izanik.
Bere hegoaldeko aldeak Yangtze eta Huang He ibaien arroak betetzen ditu.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kunlun mendietan kokatzen dira desagertzeko zorian dauden jak basatien populaziorik garrantzitsuenetarikoak.
Mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kunlun mendiak taoismoaren paradisutzat dituzte. Kondairak dio paradisua ikusteko lehendabizikoa Zhou dinastiaren Mu erregea (K.a. 1001-K.a. 947) zela. Hantxe Huangdiren, Enperadore Horia mitikoaren, Jadezko Jauregia aurkitu zuen eta baita Xiwangmu, Mendebaldeko Ama Erregina.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).